Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Lege oharra

Baldintzak

Webgune honetatik nabigatzeak “Lege ohar” honetan jasotako baldintzak betetzea dakar. Baldintza horiek eguneratu egin daitezke, aldizka eta aldez aurretik abisurik eman gabe. Webgunetik nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak baldintza horiek ondo ulertu dituela eta onartzen dituela.

Webgunea eguneratu eta aldatzea
LOYOLA 21-k eskubidea du bai bere webguneko edukiak bai konfigurazioa eta aurkezpena aldatu edo ezabatzeko, aldez aurretik abisurik eman gabe, eta horregatik inolako erantzukizunik hartu gabe. Kasu horretan, lege ohar berria indarrean sartuko da, www.loyola21.com webgunea erabiltzailearen esku jartzen den momentutik.

Jabetza intelektuala
LOYOLA 21 www.loyola21.com webguneak dituen eduki guztien jabea da (datu baseak, irudiak eta argazkiak, marrazkiak, grafikoak eta testu fitxategiak barne). Edukien hornitzailea ere izan daiteke horien jabea, lizentzia edo lagapenaren bitartez. Jabego intelektualaren nazioarteko nahiz estatuko arauek babesten dute, bereziki Jabego Intelektualaren Legearen Testu bateginak, apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretuak onartutakoa. Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute webgunean jarritako edukiak aipatutako Legea, morala, ohitura egokiak eta ordena publikoaren arabera erabiltzeko. Beraz, debekatuta dago edukiak erreproduzitzea, banatzea edo osorik edo zati batean komunikatzea, LOYOLA 21 berariazko eta idatzizko baimenik gabe. Erabiltzaileak ez du LOYOLA 21ren edo hirugarrenen jabetza intelektual edo industrialaren eskubideen kontrako jokabiderik izango, horrekin beste inoren intimitate pertsonala edo familiarra urratzen edo bere irudia kaltetzen badu edo moraltasunaren kontrakoa baldin bada. Erabiltzaileak edonola ere kalterik gabe utziko du LOYOLA 21 bere erabileraren ondorioz egindako edozein erreklamazioren aurrean, judiziala izan zein ez izan. www.loyola21.com webguneko marka, errotulu, zeinu bereizle zein logoen jabetza LOYOLA 21rena da eta behar den eran erregistratuta egongo dira. Erabiltzaileari ez zaio inolako ustiapen eskubiderik lagako, webgunea ondo erabili ahal izateko beharrezkoa denaz harago.Testu, datu eta marrazki teknikoen jabetza LOYOLA 21aena edo informazioa hornitu duten erakundeena da. Elementu horiek ezin ditu beste inork aldatu, kopiatu, eraldatu, bestelakotu, erreproduzitu, egokitu edo itzuli, eduki horren titularraren berariazko baimenik eduki ezean. Testu, datu eta diseinu grafikoak erabilgarri jartzeak ez du esan nahi, inolaz ere, titulartasuna laga denik, edo ustiatu, erreproduzitu, hedatu, eraldatu, banatu edo helarazteko eskubidea eman denik, www.loyola21.com webgunearen bidezko erabileraz kanpo betiere.

Webgunearen edukia
LOYOLA 21 ez da erabiltzaileek edukien gainean egiten duten erabileraren ondoriozko kalteen erantzulea izango, ezta indarreko legearen araberako arau-hausteen erantzulea ere. Ez daukagu erantzukizunik webgune honetatik esteka edo bilatzaile bidez sar daitekeen hirugarrenen web orrietan dagoen informazioaren gainean.

www.loyola21.com webguneko cookie eta aplikazioen erabilera
Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez jakinarazi nahi dizugu www.loyola21.com webgunean eta aplikazioetan cookieen inguruan zein erabilera egiten dugun. Cookieen helburua erabiltzaileen nabigazioa erraztea da: webguneko zein lekuetatik ibili diren, erabiltzaile izena zein izan den, edukiak ikusteko lehentasunak eta konfigurazioak eta abar gogoratzen ditu eta erabiltzaile bakoitzari interesgarria izan ahal zaion informazioa eskaintzen dio.

LOYOLA XXI S.L. CIF: B75002253
Zumartegi Industrialdea
Aitzezarra kalea 14
20170 Usurbil - Gipuzkoa
Tel. 943 33 44 77
Fax. 943 33 44 76
info@loyola21.com
www.loyola21.com