Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Loyola 21 ekitaldi esklusiboetarako horniduren alokairuan eta muntaian espezializatua dagoen enpresa da

  • Gure bezeroen beharrizanei arreta berezia eskeintzen diogu, detaile guztiak zainduz eta maila altuko zerbitzuak eskainiz.
  • Hainbat hamarkadetako esperientzia dugu sektorean eta mota guztietako ekitaldiak egin ditugu, kirol froga handiak, kontzertuak, ezkontzak, sari emateak edota festibalak.
  • Erabakiak hartzen badakigu eta proaktiboki lan egiten dugu, gure zerbitzuek lan egiten dugun ekitaldiei balio erantsi bat emateko.
  • Uneoro produktu eta material berrietan inbertitzen dugu. Azpiegituren eta diseinuen joerari adi gaude beti.
  • Karpak, agertokiak, festa guneak, ferietarako stand-ak, hesiak eta aldian-aldian berritzen ditugun altzari eta osagarri ugari alokatu, saldu eta montantzen ditugu.

Zerbitzuak

Karpa eta haima alokairua eta salmenta

Aukera zabala bi isurietako karpetan, karpa poligonaletan, beduino motako estalki tenkatuetan. Haimak(pagoda motakoak) ere baditugu tamaina eta akabera desberdinetakoak. Zerbitzu moldagarria eskeintzen dugu eta gure karpak mota ezberdinetako akaberak dituzten olanekin (zuriak, beltzak, gardenak, opakoak…) jantzi daitezke, bezeroaren beharrizanen arabera.

Info +

Muntaia

Gure balio nagusia oso prestatuta dauden langileak dira, altuera lanetan prestatuak, karpen muntaketetan, lan segurtasunean… Honetaz gain medio eraginkorrenak ditugu eskura hala nola, garabidun kamioiak, plataformadun kamioiak… eta beste ibilgailu batzuk merkantzia baldintza hoberenetan eta edozein espaziotan, mugitu ahal izateko.

Altzarien alokairua

Ekitaldiei balio erantsi bat ematen diogu guk ditugun altzariekin eta gure erakusketa elementuekin. Espazio bereziak sortzeko gaitasuna dugu edota egiturak jartzeko bezeroen beharrizanei erantzuna emateko. Aulki sorta zabala dugu: pilagarriak, tolesgarriak, klasikoak, modernoak, fundakin, forjakoak…), mahaiak, erakusmahaiak, katenariak, berogailuak, eguzkitakoak…

Proiektuak eta aholkularitza teknikoak

Loyola 21n zure eskura jartzen dugu gure sail tekniko komertziala, gure laguntzarekin planteatzen zaizkizuen zalantza tekniko edota diseinuzkoak ebatzi ahal izateko. Gainera beti ditugu eskura aukera ezberdinak zuen beharrizanei irtenbide egokiak eman ahal izateko.

Instalazio eta baliabideak

Gure instalakuntzak, Usurbilen daude, 2000m2 baina gehiagoko espazioa bi pabilioitan banatuta, kamioentzako sarbidea.

Azalera honela banatzen da: biltegiak estanteriekin, karpen garbiketa eta lehorketa eremua aireztapen naturalarekin, ehunen biltegia eta elektrizitate biltegia. Gainera bulegoak (teknikoa eta kudeaketakoa), batzar aretoa, office…


Giza baliabideetan 14 pertsonako plantila gara. Lan handiko hilabeteetan plantila indartzen dugu, denboraldirako ohiko langileekin. Hemen langile guztiak barneratzen dira (ofizialak eta langileak), administrazio langileak, saltzaileak, teknikariak… denak dagozkien tituluekin eta dagokien formakuntzarekin beti ahal den erantzun hoberena eskeintzeko.
Edozein ekitaldi motari erantzuna emateko baliabideak ditugu eskura. Agertoki eta karpetatik, bere diseinu eta ezaugarriengatik altzari nabarmenetaraino. Guztia periodikoki berritzen da, gure bezeroen beharrizanei erantzuna eman nahian.


Honetaz gain ibilgailu industrial ezberdinak ditugu garraioa ahalik eta baldintza egokienetan egin ahal izateko. Muntai berezietarako, kontratuak ditugu sinatuta garraio empresa onenekin, garabiak, saskidun ibilgailuak banderolak jartzeko…

ISO 14001 Kudeaketa Sistemaren Politika

Helburua

LOYOLA 21 SL-ren helburua, ekitaldietarako muntai jarduera aurrera eramatea da, kalitatea etengabe hobetuz, bezeroek eduki ditzaketen itxaropenen aurretik joanez eta ingurumenarekiko dugun konpromezua aurrera eramanez.

 

Ikuspuntua

Gure enpresaren etorkizuna bermatuta egongo da, betiere, bezeroei eskeintzen dizkiegun zerbitzuak kalitatezkoak izango direlako eta ingurumenaren babesa sustatuko dugulako.

Honekin batera langileen kualifikazioa eta inplikazioa kontutan izango dugu, ingurumenarekiko dugun jarrera hobetuz.

 

Konpromezuak eta balore estrategikoak

- Bezeroak gogobetetzeko ahalegina eta aplikatu beharreko lege.baldintzak izango dira egiten dugun guztiaren jomuga.

- Gure enpresaren etorkizuna bezeroen beharrei erantzuteko kalitatearen araberakoa izango da.

- Inguru naturalaren eta ingurumenaren mantentzea eta zaintzea.

- Gure enpresaren indarraren oinarri nagusia bere langileak dira, eta horiei lan-ingurune segurua eskeintzen saiatuko gara, motibazioa, gaitasuna eta egindako lanarekiko harrotasuna errazteko.

 

Balore eragileak

Gure erakundeak ondorengo baloreak izatea nahi dugu:

- Etengabeko hobekuntzan zentratuta egotea.

- Momentuan dagokion legea betetzera zuzenduta egotea.

- Taldeko lanean oinarritzea.

- Modu irekian komunikatzea eta erantzunak estimulatzea.

- Formazio egokia bermatzea.

- Lan-ingurune segurua eskeintzea.

- Ekimena, berrikuntza eta sormena estimulatzea.

- Talde- nahiz banako-lorpenak aintzat hartzea.

- Erabaki-hartzeak dagokion maila baxuenera eskuordetzea.

- Kutsadura ekiditeko konpromisoa hartzea, bizitza-zikloaren ikuspegitik.

 

Guzti hau lortu ahal izateko, neur daitezkeen parametro bakoitzari dagozkion indikadoreak finkatuko dizkiegu, finkatutako eperako gure helburu bilakatuko direnak.

Kalitate/ingurugiro helburuak deklarazio honekin batera datoz eta elkarrekin errepasatuko ditugu aurretik ezarritako epeetan.

Gure erakundearen erlazioak, gure laguntzaileekin nahiz subkontratakin, hornitzaileekin edota bezeroekin, zintzoak, objetiboak eta zuzenak izango dira, beti pertsonaren duintasuna taldeko kide bezela onartuz.

 

LOYOLA 21 SL erakundean elkarbanatzen ditugun baloreak hauek direla onartzen dugu.

2021-eko ekainaren 21a.